Ekonomia -

Fusio hotza

Mario Fernandez: 'Akordioa amaieraraino eraman behar dugu'

Alde teknikoak eta "lurraldeen sentsibilitateak" adostu diztuzte kutxen bat-egitearen akordioan, beraz, gipuzkoako Kutxa operazioan sartzeak ez du "zailtasun handirik" izango.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru euskal aurrezki-kutxen bat-egitea lortzeko orduan BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren arteko aurreakordioa "oso garrantzitsutzat" jo du Mario Fernandez BBKko presidenteak. Entitateetako zuzendaritzen erantzukizuna "akordioa amaieraraino eramatea" da, BBKko agintariaren hitzetan.

Fernandezek Lehendakaritzan egin ditu adierazpenak. Eusko Jaurlaritzaren egoitzan Patxi Lopez lehendakariarekin bildu da bat-egite egitasmoa aztertzeko.

Era berean, Xabier Iturbe Kutxako presidentea eta Carlos Zapatero Vital Kutxako presidentea bileran izan dira.

Aurreakordioa "oso garrantzitsutzat" jo du BBKko presidenteak eta adostasuna lortzea "oso konplexua izan ez" dela azpimarratu du, "nahiz eta iraganeko historia asko hobetu ahal izan".

Euskal aurrezki-kutxen bat-egite proiektuak erakundeen eta gizartearen aldetik jaso duen erantzun ona nabarmendu du Fernandezek.

Kutxako batzarrean dagoen indarren oreka ikusita Gipuzkoako aurrezki-kutxak egitasmoarekin bat egiteko zailtasunak izan ditzakeela ematen du, baina Fernandezek "lurralde konplexurik ez du aipatu nahi izan" eta hiru entitateen arteko fusioa "ertzak dituen operazio bat" dela adierazi du.

Hiru aurrezki-kutxetako agintariak "elementu teknikoak adosten" saiatu direla azpimarratu du Fernandezek, azken finean finantza-operazio bat delako, nahiz eta lurraldeetako sentsibilitateak izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea