Ekonomia -
Gatazka
Herrizaingo Sailak eta sindikatuek negoziazioak abiatuko dituzte
Herrizaingo Sailaren eta Ertzaintzako sindikatuen arteko negoziaketek ez dute aurrerapausorik izan, baina apirilaren 6an hitz egiten jarraitzea adostu dute.
Erredakzioa
Herrizaingo Sailaren eta Ertzaintzako sindikatuen arteko negoziaketek ez dute aurrerapausorik izan, baina apirilaren 6an hitz egiten jarraitzea adostu dute.
Bigarren ekintzako araudiari eta lan-baldintzei buruz hitz egiteko bildu dira Ertzaintzako sindikatuen eta Herrizaingo Sailaren ordezkariak arratsaldean. Erandioko polizia-etxean izan da bilera.
Lehenago, Erne, Esan, Sipe eta Euspel sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute polizia-etxean, benetako negoziazio bat eskatzeko, eta ez inposaketa bat.
Herrizaingo Saileko iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez, Erne, Esan eta Sipe sindikatuak (Euspelek ez du ordezkaritzarik) negoziazio mahaian jezarri dira berriro, mahaitik altxatu ostean, baina erabili dituzten presio neurriak eta negoziazioak bateraezinak direla esan dute.
Sindikatuek agiri batean jakinarazi dutenez, Herrizaingo Saileko Giza Baliabideko Saileko zuzendariak esan die ez dituela elkarretaratze gehiago onartuko, eta sindikatuko ordezkariek egiten dituzten elkarretaratzeak husteko agindua emango duelea ohartarazi die.
Hala ere, "protesta ekintzekin" jarraituko dutela esan dute, "Eusko Jaurlaritzaren zuzenketa lortu arte".