Ekonomia -
Elikagaien kalitatea
Haragia okerreko etiketekin saltzen ari direla salatu du EHNEk
Sindikatuak azaldu duenez, saltzen ari diren Euskal Herritik kanpoko haragia hain da merkea jatorrian, ezinezkoa dela kalitatea ziurtatzea.
Erredakzioa
EHNE sindikatuak salatu duenez, Euskal Herriko harategietan saltzen den haragiaren zati handi bat gaizki etiketatuta dago, eta kontsumitzaileei produktuaren jatorria ongi azalduko duen etiketa exijitzea eskatu die.
Sindikatuak azaldu duenez, saltzen ari diren Euskal Herritik kanpoko haragia hain da merkea jatorrian, ezinezkoa dela kalitatea ziurtatzea.
"Euskal Herria osasuna galtzen ari da" lelopean EHNE egiten ari den kanpainaren baitan, sindikatuak salatzen du zerealak garestitu badira ere Euskal Herritik kanpoko haragia ez dela garestitu, eta horrela ezin dela bermatu produktua kalitatezkoa eta naturala izatea.
Era berean, haragia ez dela ongi etiketatzen azaldu dute, eta kontsumitzaileei jatorria ongi azalduko duen etiketa exijitzeko deia egin die. Izan ere, kanpoko haragia labelaren pareko prezioan saltzen ari dela ikusi dute.
EHNEk Beasainen egin du kontzentrazioa. Baserritarren produktuak saltzea ia ezinezkoa egiten zaiela aldarrikatu dute, eta Tolosaldean eta Goierrin haragi asko kontsumitzen denez, zati handiena kanpokoa dela ohartarazi dute.