Ekonomia -

Jatorrizko Deitura

Tabernetan eta jatetxeetan txakolina sustatuko du Eusko Jaurlaritzak

18.000 eranskailu banatuko ditu Exekutiboak. Honek ostalaritza establezimendu horietan kalitatezko txakolina zerbitzatzen dela bermatuko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jatetxeetan eta tabernetan txakolina sustatzeko kanpaina aurkeztu berri du Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak. Horren harian, ostalaritza establezimendu haietan kalitatezko txakolina zerbitzatzen den bermea izango diren eranskailuak banatuko dituzte.

Guztira, 18.000 eranskailu emango ditu Eusko Jaurlaritzak, ongi ikusten den leku batean ostalariek jar dezaten. Egun, 378 mahastizainek ekoizten dute Jatorrizko Deitura duen txakolina eta guztira, 84 upeltegi daude (ardo honetako hiru bat milioi ekoiztu ohi dutenak).

"Eranskailu honi esker, kalitatezko produktua hartzen ari dutela bermatuta izango dute kontsumitzaileek", azpimarratu du sailburuak, "eta hau guztia gure onerako izango da".

Txakolinaren alorrak azken urteetan erakutsitako "dinamismoa" azpimarratu du Unzaluk. 2009. urtetik tamaina desberdineko bost upeltegi eraiki dira eta 17 ekoizle txikiez osatutako kooperatiba bat Txorierriko (Bizkaia) eskualdean jarri dute martxan.

"Inbertsio handia eskatzen duten proiektuak dira", azaldu du sailburuak, "eta Eusko Jaurlaritza eta Aldundiak hauek babesten ari dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea