Ekonomia -
Gasolinaren salneurria
Gasolinaren prezioa % 1,9 igo da astebetean eta marka hautsi du
Joan den astean behera egin ostean, gasolina garestitu egin da berriro, eta salneurri maximoaren marka hautsi du. Batez beste, % 5,8 egin du gora 2011n.
Erredakzioa
Erregai litroaren prezioak % 1,92 egin du gora Estatuan azken aste honetan. 1,330 euroan dago erregai litro bakoitza batez beste, Efe albiste agentziak EBko Erregaien Buletina aipatuta eman dituen datuen arabera.
Joan den astean behera egin ostean, gasolina garestitu egin da berriro, eta salneurri maximoaren marka hautsi du. Batez beste, % 5,8 egin du gora 2011n.
Marka berriarekin, 66,5 euro ordaindu behar ditugu batez beste ibilgailuko erregai-tanga (batez beste, 50 litro) betetzeko, iaz baino 8 euro gehiago.
Gasolioak, bestalde, % 0,46 egin zuen behera joan den astean; litro bakoitza, batez beste, 1,287 euroan saldu zen. Dena den, iaz baino 12 euro garestiago da, batez beste, erregai-tanga gasolioz betetzea.