Ekonomia -
LAN GATAZKA
Diako 38 langileri eta 13 dendari eragingo die lan-erregulazioko espedienteak EAEn
Enpresak UGT eta Fetico sindikatuekin lorturiko akordioaren ondotik, lan-erregulazioko espedienteak 1.604 langileri eragingo die estatu espainiarrean. Hasierako proposamenean 2.064 ziren.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Dia supermerkatuetako 38 langileri eta 13 dendari eragingo die lan-erregulazioko espedienteak. Guztira, 868 langile eta 191 denda ditu EAEn.
Lurraldez lurralde, Araban ez da kaleratzerik ezta itxierarik izango. Gipuzkoan, lau langileri eta bi dendari eragingo die eta Bizkaian, ostera, 34 langileri eta 11 dendari.
Enpresak jakinarazi duenez, UGT eta Fetico sindikatuekin adostutako lan-erregulazioko espedienteak 1.604 langileri eragingo die azkenean estatu espainiarrean. Hasierako proposamenean 2.064 ziren (% 22 gehiago).
Halaber, berregituraketa prozesuaren baitan Espainiako 258 denda salduko ditu. Kasuan kasu, langileak subrogatzea aztertuko dute.