Ekonomia -
2010eko balantzea
Euskadi europako beste lurralde berritzaileenen parean kokatu da
"Goi berrikuntza" maila eman diote eta 15. postuan kokatu da, Espainiako batez bestekoaren gainetik.
Erredakzioa
Euskadiren ekonomiak "goi berrikuntza" maila jaso du 2010ean.
Europako lurraldeen berrikuntza neurtzen duen taularen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa 15. postuan kokatu da, Espainiako batez bestekoaren gainetik eta maila bat gorago.
Enpresetako emaitzei, inbertsioei eta langileek jasotzen duten formakuntzari begiratuta europako lurralde desberdinetako berrikuntza maila neurtzen ditu sailkapenak.
Eustatek ezagutarazi duen txostenaren arabera, Europar Batasuneko 27 lurralde berritzaileenen zerrenda buruan Suedia, Danimarka, Finlandia eta Alemania daude.
"Goi berrikuntza" mailan Erresuma Batua, Belgika, Austria, Luxenburgo eta Frantzia kokatu dira besteak beste. Sailkapen maila horretan azken postuan, 15.ean, kokatu da Euskadi.
Portugal, Italia, Txekiar Errepublika edota&' || 'nbsp; Espainia, berrikuntza moderatua duten lurraldeen zerrendan jarri dituzte.
Txostenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa giza baliabideetan eta enpresa-ekimenean gailendu da.