Ekonomia -
Bat-egite hotza
Banatuzek ez du kutxen fusioa babestuko "egungo baldintzetan"
Bat-egiteak "banku bihurtzea" duela helburu salatu dute Kutxako ezker abertzaleko kontseilariek, baina operazioaren inguruan hitzegiteko prest agertu dira
Erredakzioa
Banatuz plataformako kideek, Kutxako ezker abertzaleko kontseilarien taldeak, euskal kutxen bat-egitea "egungo baldintzetan" ez dutela babestuko salatu dute.
Gipuzkoako erakundeko batzarreko ordezkaritzaren % 20 du plataformak. Euskal aurrezki-kutxen bat-egitea "kutxak banku bihurtzeko" operazioa dela adierazi dute eta pribatizatzen edo politikoen esku geratzen ez dutela utziko adierazi dute ordezkariek.
Hala ere, operazio "garrantzitsu" honen inguruan hitzegiteko prest agertu dira.
Bestalde, proiektua prentsaren bitartez ezagutu dutela salatu dute eta Xabier Iturbe Kutxako presidentearekin behin bakarrik hitzegin dutela adierazi dute, eta telefonoz.