Ekonomia -

Epai baten ostean

Erretiratutako 258 langile Babcock enpresan hasiko dira berriz lanean

2004an onartutako lana erregulatzeko txostena bertan behera utzi du Auzitegi Gorenak, ELA sindikatuak azaldu duenez. SEPIk egindako "lardaskeriaren beste adibide" bat dela esan du sindikatuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurretik erretiratutako 258 langile Babcock enpresan, ostiralean, berriz lanean hasiko direla azaldu du gaur ELA sindikatuak, Auzitegi Gorenak 2004an onartutako lana erregulatzeko txostena bertan behera utzi eta gero.

Sindikatuaren hitzetan, pribatizazioan SEPIk egindako "lardaskeriaren beste adibide bat da". Pribatizazioarekin "Babcock gainetik kendu nahi izan zuten, etorkizuna eta bideragarritasuna axola gabe", ELAk erantsi duenez. "Pribatizazioa itxiera zen", gaineratu du.

"Iruzurraren" pribatizazioak UGTren eta CCOOren "lankidetza" izan zuen, ELAk azaldu duenez. "Une erabakigarrietan iruzurraren pribatizazioa babestu zuten UGTk eta CCOOk", ELAren ahotan.

Sindikatuak azaldu duenez, pribatizazioa "lotsagarria" izan baldin bazen, egoera "kafkiarra" da egun. Konkretuki, lan-kargarik gabe daudela gogorarazi du ELAk eta merkataritza-arloko epaitegi batek erabakia hartzeko zain dira langileak.

Duela zazpi urte enpresa utzi zuten 258 langilek "lanean hasi behar dira berriro, baina lanpostu eta funtzio finkorik gabe", azaldu du ELAk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea