Ekonomia -

Auditoretza

Irlandako bankuek 24.000 milioi behar dituzte krisiari aurre egiteko

"Muturreko" egoera ekonomikoei aurre egiteko hiru eszenatokiren aurrean bankuek emango luketen behin-behineko erantzuna neurtu ostean jakinarazi dute datu hori.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irlandako Banku Zentralak (ICB) iragarri duenez, Irlandako lau bankuk 24.000 milioi euro behar dituzte ekonomiaren behin-behineko krisi egoera larri bati aurre egiteko, kaudimen proben emaitzen arabera.

"Muturreko" (besteak beste, etxebizitzaren salneurriaren beherakada edo langabeziaren gorakada) egoera ekonomikoei aurre egiteko hiru eszenatokiren aurrean bankuek emango luketen behin-behineko erantzuna neurtu ostean jakinarazi dute datu hori, Patrick Honohan ICBko gobernadorearen hitzetan.

Irish Life &' || 'amp; Pernament, Bank of Ireland, Allied Irish Bank eta ESB izan dira auditoretza jasan duten bankuek. Azken biak Estatuaren kontrolpean daude, Anglo Irish Bank eta irish Nationwide bankuekin batera.

Muturreko egoera horretan baliteke 37.000 milioi euro galtzea banku nazionalek; 9.500 milioi euro etxebizitzen hipoteken galeretatik soilik izango lirateke.

Bankuen benetako galerak ezagutzeko Irlandak egin duen bosgarren saiakera da hori. 2008an krisia hasi zenetik 46.000 milioi euro inguru inbertitu dituzte, eta orain 70.000 milioira igoko da kopuru hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea