Ekonomia -

2010eko datuak

Familiek gutxiago aurrezten dute krisia dela eta

Familien eta irabazi-asmorik gabeko enpresen aurrezkia errentaren % 13,1era iritsi zen, aurreko urtean baino % 4,9 gutxiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familien eta irabazi-asmorik gabeko enpresen aurrezkia errentaren % 13,1era iritsi zen 2010ean, aurreko urtean baino % 4,9 gutxiago eta aurrezki mailarik baxuena 2008ko hirugarren hiruhilekotik.

Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, batez besteko errenta % 1,8 murriztu delako eta kontsumoa % 4 hazi delako jaitsi da aurrezkia; hala ere, Barne Produktu Gordinaren % 4ren pareko kopurura iritsi da.

Zergak % 8,1 igo izana ere faktore garrantzitsua izan da aurrezkiak behera egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea