Ekonomia -
Enplegu espedientea
Babcocken 2004an aurre-erretiroa hartu zuten 258 langileak, altan
Enpresak ordaindutako baimena eskaini die aurre-erretiroa hartu ondoren gaur, epai bat betetzeko, lanera itzuli behar izan duten 258 langileei.
Erredakzioa
Enplegua Erregulatzeko 2004ko Espedientearen ondorioz, aurre-erretiratutako 258 pertsonak enpresako langile izaten jarraitzen dutela jakinarazi die Babcockek. Enplegua Erregulatzeko Espedientea bertan behera utzi zuten epaitegiek.
Era berean, enpresak gaur bertan eskatu du langile horien lana desagertzeko espedientea.
Epaiak dioen moduan, langileak goizean enpresara joan dira, Gorenak Enplegu Espedientea baliorik gabe utzi baitzuen otsailaren 22an.
Babcock Power Espainiak ordaindutako baimena eskaini die 258 langileei. Onartu egiten badute, baimen hori ostiral honetan bertan sartuko litzateke indarrean eta kontratuak amaitu arte iraungo luke.
Alfonso Bustamante Enpresa Batzordeko presidenteak (CCOO) adierazi duenez, 258 kanporatutakoei "enpresako langile izaten" jarraitzen dutela jakinaraziko die Zuzendaritzak. Horrekin batera, ostegunean lanpostuen desagerpenerako egindako eskaeraren berri emango die. Gai hori sindikatuekin eztabaidatuko dute datorren astetik aurrera.
Langile horietako batek Radio Euskadiri adierazi dionez, "bihar lanerako arropa jantzi eta goizeko seietan lanera etorri behar badut, egingo dut. Iratzargailua prest daukat dagoeneko, baina ez da gustora egingo dudan gauza".
Enpresan 14 urterekin hasi zelan aipatu du, "eta 52 urterekin etxera bueltatu nintzen, baina oso haserre", gaineratu du.
Eusko Jaurlaritza, irtenbide baten bila
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Industria Sailak Babcocken sortutako egoera aztertzen ari dira "konponbide bat adostu" eta "langile guztien eskubideak errespeta daitezen".
Bi Sailak koordinatuta ari dira lanean.