Ekonomia -

Aurrekontuak

EAEko Aurrekontuaren luzapenak Onkologikoa Osakidetzan sartzea oztopatuko du

Iñigo Urkulluren Gobernuak ez zuen bere aurrekontu-proiektua onartzeko babesa lortu eta horrek Onkologikoa Osakidetzan sartzeko egitasmoan izan du eragina.

Donostiako Onkologikoa. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Donostiako Onkologikoa.
Donostiako Onkologikoa. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak onartu du 2018ko Aurrekontua luzatu behar izateak eragina izango duela Kutxa Fundazioaren Institutu Onkologikoa Osakidetzan sartzeko proiektuan.

Iñaki Berraondo Osasun sailburuordeak agerraldia egin du Legebiltzarrean, integrazioa 2019ko apirilaren 1etik aurrera gauzatzeko bi aldeek joan den abenduan egin zuten akordioari buruzko xehetasunak emateko.

Barraondok azaldu duenez, 2018ko Aurrekontua luzatu behar izateak "hainbat egokitzapen" egitea eragin du eta, besteak beste, Onkologikoa Osakidetzan sartzeko aurreikusitako zenbatekoa murriztu egin behar izan dute. Horrela bada, egitasmo hori aurrera eramateko egun "oztopo eta arazo" gehiago izango direla aitortu du.

Eusko Jaurlaritza gutxiengoan ari da gobernatzen eta ez zuen oposizioko taldeen babesik lortu bere aurrekontu-proiektua onartzeko. Horrela bada, 2018ko aurrekontuak luzatu behar izan zituen.  

Bere garaian Jaurlaritzak jakinarazi zuenez, Onkologikoa Osakidetzan sartzeko egitasmoak 23,8 milioi euroko aurrekontua izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak EAEko Aurrekontuak