Ekonomia -

Eusko Legebilzarrari

Ganberaren ustezko irregulartasunak ikertzeko eskatu du Ezker Batuak

Eusko Jaurlaritzak irregulartasunak atzeman zituen Bizkaiko Hiri Jabetzaren Ganberaren ondare-kitapenean, eta Fiskaltzara eta Herri-Kontuen epaitegira jotzea erabaki zuen iragan asteartean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Hiri Jabetzaren Ganberaren inguruko ustezko irregulartasunak ikertzeko eskatu dio gaur Ezker Batuak Eusko Legebiltzarrari. Horretarako ikerketa batzorde berri bat abian jartzeko eskatu du, aurreko Jaurlaritzaren gestioaren inguruko "zalantzak" argitzeko helburuarekin.

Ezker Batuakeko Presidentetzak erabaki zuen atzo, aho batez, Legebiltzarrari batzordea sortzeko eskaera. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak Fiskaltzari bidalitako ustezko irregulartasunak EAEko Justizia Auzitegi Nagusira heltzen badira, herri akusazioaren papera hartuko du Ezker Batuak.

Akordioaren nondik norakoak Mikel Arana legebiltzarkideak eta Ezker Batuakeko arduradunak azaldu ditu gaur.

Eusko Jaurlaritzak irregulartasunak atzeman zituen Bizkaiko Hiri Jabetzaren Ganberaren ondare-kitapenean, eta Fiskaltzara eta Herri-Kontuen epaitegira jotzea erabaki zuen iragan asteartean.

Idoia Mendia bozeramaileak azaldu zuenez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak agindutako kontu-ikuskaritzak Ogasun Nagusiari egindako kalte ekonomikoa 444.345 eurotan zenbatu zuen behin-behinean, hartzaile ezezagunari (332.826 euro kopuruagatik) edo justifikatu gabe (111.519 euro) eginiko ordainketei dagozkienak.

Adierazitako kopuruen helburua zehazteko, Gonzalori eta Alonsori informazio-eskaera bana bidali zizkion Jaurlaritzak. Gonzalok idazki bat bidali zuen, eta bertan, ordainketa horiek Eusko Jaurlaritzako Berdindu Zerbitzuak ''Ander'' izeneko fikziozko filma luzea egitearekin lotu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea