Ekonomia -

2020 urtea arte

Jose Blancok 11.479 milioi aurrezteko energia plana aurkeztu du

Espainiako Gobernuak 100 neurri abiatuko ditu, batik bat etxebitzaren eta garraioaren sektoreetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Blanco Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak energia aurrezteko plan bat aurkeztu du gaur. Bere hitzetan, horrekin 11.479 milioi euro aurreztu eta 36,4 milioi tona gas kutsakor gutxiago isuriko dituzte. 2020 urtea arte ezarriko dute.

Blancok Kongresuko Sustapen Batzordean aurkeztu du plana.

Aipatu aurrezkia lortzeko, Gobernuak 100 neurri abiatuko ditu, batik bat garraioaren eta etxebizitzaren sektoreetan. Neurri horietako 71 berriak izango dira, eta gainerako 29ak dagoeneko indarrean daude, baina indartu egingo dituzte.

Eraikin publikoei zuzendutako neurrien artean, Blancok honakoak aipatu ditu: eraikinak zaharberritzeko pizgarriak ematea, energia berriztagarriak ezartzea eta lanpara tradizionalak LED teknologiakoen ordez aldatzea.

Tren bidezko garraioaren sektorean, dieselaren kontsumoa murriztuko dute, eta errepide, itsaso eta aire bidezko garraioan argi puntuak arrazionalizatuko dituzte, tuneletako argiztapena hobetuko dute eta aireportuetan auto elektrikoak jarriko dituzte.

Horretarako, Aenak 33 ibilgailu elektriko erosiko ditu Madrileko, Bartzelonako, Mallorcako eta Lanzaroteko aireportuetarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea