Ekonomia -
Polemika
PSOEk eta UPyDk botoa aldatuko dute eurodiputatuen bidaien aferan
Lau ordu baino laburragoak diren bidaietan lehen mailan bidaiatu beharrean turistan egiteko ezezko botoa abstentzioaren botoagatik aldatuko dute, bidaia horien harira sortutako polemikaren ostean.
Erredakzioa
PSOE eta UPyDko eurodiputatuek Europako Parlamentuko erregistroan gaur inskribatuko dute boto aldaketa hori. Zuzenketa, lau ordu baino laburragoak diren bidaietan lehen mailan bidaiatu beharrean turista klasean egiteari dagokio.
Atzoko bozketan ezezkoa bozkatu zuten eta orain abstentzioaren alde egingo dute. Turista klasean bidaiatuz "Gerrikoa estutzea" eskatzen zuen zuzenketaren alde bozkatu zutenak Ramon Tremosa (CiU), Oriol Junqueras (ERC), Raúl Romeva (ICV) eta Rosa Estarás (PP) izan ziren. María Badía (PSOE) eta Izaskun Bilbao (EAJ) hasieratik abstenitu egin ziren.
PSOEko eta UPyDko eurodiputatuek botoa aldatu arren, bozketaren emaitzak negatiboa izaten jarraituko du eta beraz, Europako Parlamentuko kideek lehen mailan bidaiatzen jarraituko dute baita lau orduz azpiko bidaietan ere.
Atzo Europako ganberan 2012ko aurrekontua %2,3 handitzearen alde bozkatu zen; ez ziren onartu, gehiengo osoz, bidaietako gastuetan aurreztea edo soldataren osagarriak izoztea jasotzen zituzten zuzenketak.