Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Europar Batzordea: 'Hartutako konpromisoak bete egin ditu Espainiak'
Portugalek bizi duen egoera ekonomikoa Espainiarenarekin ez alderatzeko eskatu du Europar Batzordeak.
Erredakzioa
Portugalek bizi duen egoera ekonomikoa (Europar Batzordeari laguntza eskatuko diola iragarri zuen atzo) Espainiarekin ez alderatzeko eskatu du Europar Batzordeak. Espainiak hartutako "konpromisoak" bete egin dituela azpimarratu du EBk.
"Egindako merituengatik txalotu behar dugu Espainia", esan du Amadeu Altafaj Europar Batzordeko Gai Ekonomikoetarako bozeramaileak. Espainia eta Portugal alderatzea baztertu du Altafajek.
Bere hitzetan, 2010 eta 2011 urteei begira, defizita murrizteko helburua bete egingo duela uste du Altafajek. Azken hilabeteetan Zapateroren Gobernuak indarrean jarritako erreforma "garrantzitsuak" ere aipatu ditu hedabideen aurrean egindako agerraldian.