Ekonomia -

Eurofishing azoka

Itsasontzien arloko 231 enpresa bilduko ditu BECen Eurofishing azokak

Enpresa, elkarte eta erakundeek hartuko dute parte topaketan, eta portu, arrantza, ontzigintza eta itsas energia arloetako ordezkariak izango dira bertan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apirilaren 12 eta 14a bitartean, Sinaval-Eurofishing Elite azoka izango da Bilbao Exhibition Centren (BEC). 26 herrialdetako 231 ordezkarik eman dute izena bertan parte hartzeko, eta aurten, krisiari aurre egiteko asmoz, topaketek formatu berria izatea erabaki dute antolatzaileek.

Jose Miguel Corres BECeko kontseilari delegatuak prentsaurreko batean azaldu duenez, ontzigintza sektorea une zailak igarotzen ari da, eta horregatik aldatu dute azokaren eredua. Aurreko urteetan baino erakusketari gutxiago egongo dira, baina jarduera gehiago antolatu dituzte biltzarraren inguruan, hala nola nazioarteko jardunaldiak eta VIP bisitariak.

Erakusketaz gain, beste ekimen asko izango dira azokan. Itsas energiaren alorreko ordezkari nagusiek Itsas Energien Laugarren Jardunaldietan parte hartuko dute, besteak beste olatuen energiaren eta offshore eolikoaren inguruan eztabaidatzeko.

Bestalde, arrantza sektoreari bideratutako jardunaldiak antolatuko dituzte, eta Cepesca (Espainiako Arrantza Konfederazioa) eta Feicopesca (Akuikultura eta Arrantza Produktuak Eraldatzeko eta Merkaturatzeko Industria Elkarteen Espainiako Federazioa) elkarteek zuzendaritza bilerak egingo dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea