Ekonomia -
Ecofin goi-bilera, amaituta
'Kutxa guztiek' estres probak gaindituko dituztela esan du Salgadok
Trichet Europako Banku Zentraleko presidenteak Espainiak krisia nola kudeatu duen laudatu du. Europako sindikatuek 50.000 pertsona bildu dituzte Europaren alde soziala aldarrikatzeko manifestazioan.
Erredakzioa
Elena Salgado Gobernuko Ekonomia presidenteordeak adierazi duenez, "kutxa guzti-guztiek" gaindituko dituzte Eurpar Batasunak koordinatutako estres proba berriak, eta hori Gobernuak birkapitalizazioaren inguruan hartutako erabakiei esker izango da. Proba horien emaitzak ekainean zabalduko dira.
"Birkapitalizazioak aurrezki kutza guztiak estres probak gainditzea ekarriko du", esan du Salgadok Europar Batasuneko Ekonomia ministroen bileraren atarian.
Trichet: ''Espainia bide egokian doa''
Jean-Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidenteak (BCE) Espainiak neurri egokiak hartu dituela adierazi du. Tricheten esanetan, Espainia "krisiari eta langabeziari aurre egiteko bide egokian da. Hala ere, zuhurtasunean oinarritutako politikei eusteko eskatu du.
Eurpako Banku Zentralak ezin duela arazo nazional guztiak konpontzen ibili gogorazi du Europako Bankuko presidenteak. "Gure ardura eurogunea da, 17 herrialde eta 331 milioi biztanle, eta prezioen egonkortasuna maila horretan zaindu behar dugu", azpimarratu du.
Manifestazioa Budapesten
Bestalde, eta Poliziaren datuen arabera, 50.000 pertsona inguru bildu dira Europako Sindikatuen Konfederazioak (ESK) Budapesten deitutako manifestazioan. Protesta horretan murrizketa politiken kontra agertu dira eta Europaren alde soziala aldarrikatu dute.
Manifestazioa "herstura politikei ez, Europa sozialaren alde, bidezko soldata eta empleguaren alde" lelopean egin dute, Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroak Budapesten bertan batzartuta zeuden bitartean.
Protestan 22 herrialdetako 45 sindikatuk hartu dute parte. Bukaeran, sindikatuetako liderrek hitza batzuk esan dituzte.