Ekonomia -

1.300 milioi euro

Herbehereek auzitegietara joko dute Islandiak dirua itzul dezan

Britainia Handiarekin elkarlanean arituko da. Islandian erreferenduma egin zuten bertako bankuek galdu duten dirua Estatuak ordaindu behar ote zuen erabakitzeko, eta herritarrek ez zuten legea onartu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herbehereek Britainia Handiarekin elkarlanean joko dute auzitegietara Icesave banku islandiarrari utzitako 1.300 milioi euroak berreskuratzeko, Het Financieele Dagblad egunkariak zabaldu duenez. Banku islandiarrak porrot egin zuen 2008an, eta Holandak dirua eman zion bezero holandarrek dirua gal ez zezaten.

Islandiako herritarrek erreferendumean bozkatu dute joan den asteburuan eta atzera bota dute aipatu dirutza Herbehereei eta Britainia Handiari itzultzeko legea.

"Negoziazioen garaia amaitu da eta orain auzia epaileen esku geratuko da", adierazi du De Jager Herbeheretako Finantza ministroak.

Ministerio horretako bozeramailea batek azaldu duenez, "Britainia Handiarekin plan bat" adosteko lanean dihardute pauso judizialak zehazteko, eta ziurrenik elkarrekin jotzeko auzitegietara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea