Ekonomia -

Apirilaren 15etik aurrera

Garraiolari autonomoek greba mugagabea deitu dute

Negoziaketa prozesuak emaitzarik eman ez duela uste du FETRANSA Espainiako Garraiolarien Federakundeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Merkantzien garraiolari autonomoek lanuzte mugagabe bat deitu dute apirilaren 15etik aurrera. Horrela, apirilaren 15ean, 24:00etan, greba hasiko dute, "geldiarazi ez gaituzten gelditzen gara" lelopean.

FETRANSA Espainiako Garraiolarien Federakundeak komunikatu batean iragarri duenez, zamaketari nagusiek akordioa lortzeko borondate gutxi azaldu dute eta Administrazioak "ihes" egin du negoziaketetan. Horregatik, mobilizazioak egitea erabaki dute garraiolariek.

FETRANSAren arabera, Errepide Garraioaren Batzorde Nazionala (CNTC) osatzen duten hiru erakundeek negoziaketa prozesua hasi zuten: ECOC, TRANSPRIME eta AEUTRANSMER zamaketari erakundeak eta Administrazioa, baina negoziazioak ez du emaitzarik eman eta ez dute akordiorik sinatu.

Erregaiaren kostua

Erregaiaren kostua kontuan izanaz garraioaren salneurriak berrikustea eskatzen dute garraiolari autonomoek, izan ere, azken hilabeteetan erregaiak % 24,9 egin du gora, eta egoerak nabarmen okerrera egin du.

Elkartearen esanetan, salneurriak bere horretan mantendu ezkero, garraiolari autonomoen kostuek 12.000 eurotan gora egingo dute 2011n zehar.

FETRANSAren hitzetan, 100.000 garraiolari autonomo deitu dituzte grebara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea