Ekonomia -
Prezioen bilakaera
KPI zazpi hamarren igo da martxoan
Urtetik urterako tasa, berriz, % 3,6an mantendu da, elikagaien eta alkoholik gabeko edarien igoeragatik. Gainera, prezioek gora egin zuten Euskadiko probintzia guztietan, Bizkaian bereziki (% 0,9).
Erredakzioa
Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) zazpi hamarren igo da martxoan aurreko hilabetearekin alderatuta eta urtetik urterako tasa % 3,6ean mantendu da. Estatistikako Institutu Nazionalak emandako datuen arabera elikagaien eta alkoholik gabeko edarien igoerak eragin die prezioei.
Urtetik urterako tasa martxoaren 30ean emandako KPI aurreratuaren datuekin bat dator eta 2008ko urriaz geroztik baliorik altuenean kokatu da bigarren hilabetez jarraian.
Estatistila erakundearen arabera, urtetik urterako inflazioaren bilakaera elikagaien eta alkoholik gabeko edarien igoerak eragin dute, izan ere, produktu horien tasa hiru hamarren garestitu da eta %1,8an kokatu da.
Euskadin, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,8 igo da eta urtetik urterako tasa % 3,5 kokatu da, Estatuan baino hamarren bat gutxiago. Horrela, prezioek gora egin zuten euskal probintzia guztietan eta Bizkaian, bereziki (% 0,9). Gipuzkoan, berriz, % 0,8 eta Araban, % 0,6.
Produktu eta zerbitzuen taldeei dagokionez, jantzien eta zapaten prezioa igo zen gehien. Irakaskuntzan, berriz, behera egin zuten (% -1) eta egonkorra mantendu zen komunikazioetan.
Nafarroan, prezioak % 1 garestitu ziren, urtetik urterako tasa % 3,6ean kokatuz. Autonomia Erkidegoen KPIren hazkunderik handiena da Nafarroakoa.