Ekonomia -

LAB, ELA eta STEE-EILAS

Hezkuntzan 'norabide aldaketa bat' negoziatzea eskatu dute sindikatuek

Hezkuntza publiko ez unibertsitarioan "norabide aldaketa bat" izateko beharrezko negoziaketak martxan jartzea eskatu diote Hezkuntza Sailari LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza publiko ez unibertsitarioan "norabide aldaketa bat" izateko beharrezko negoziaketak martxan jartzea eskatu diote gaur Hezkuntza Sailari LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuek.

Komunikatu batean, otsailaren 16an egindako hauteskundeetan gehiengo sindikala "indartuta" atera zela gogorarazi dute hiru sindikatuek. Eskakizunaren erantzunik jaso ezean mobilizazioak deitu "beharko" dituztela ohartarazi dute sindikatuek.

"Gure arduradunen itsutasunak eskola publikoaren eta langileen etorkizuna arriskuan jartzen duen bitartean ez gaude geldirik egoteko prest", azaldu dute LABek, ELAk eta STEE-EILASek.

Hezkuntza publiko ez unibertsitarioa

Egun hezkuntza publiko ez unibertsitarioan indarrean dagoen lan-akordioa berriz negoziatzea eskatu dute hiru sindikatuek. CCOO eta UGT sindikatuek sinatu zuten Hezkuntza Sailarekin.

Era berean, zentroen ordezkapenak betetzeko araudia, lanpostuen eta soldaten murrizketak bertan behera uztea eskatu dute.

Eleaniztasunaren planteamendua, Eskola 2.0 programa eta bakerako hezkuntza egitasmoa berriz planteatzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari hiru sindikatuek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea