Ekonomia -

Nazioartekotzea

Gamesak parke eolikoak sortzeko akordioak lotu ditu Txinako enpresekin

Txinan izan da Zapatero eta hura aprobetxatuz, nazioarteko merkatuetan proiektu eolikoak garatzeko hitza eman dute Gamesa euskal enpresak eta Txinako hiru elektrikek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

900 MWko aerosorgailuak egiteko eta nazioarteko merkatuetan parke eolikoak garatzeko akordioa lotu du Gamesak eta Txinako Longyuan, China Resources Power eta Datang enpresek, balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez.

Proiektu hauek AEBetan eta Europako nahiz Latinoamerikako herrialdeetan kokatuko dituzte. Gainera, 2015 urte bitartean 200MWko parke eolikoen sustapena egingo dute Txinan.

2000. urtetik, 3.000 turbina inguru jarri ditu Gamesak Txinako 60 herrialdeetan. Egun, lau lantegi ditu Tianjin probintzian eta beste bi eraikitzeke daudenak, hauek Jilinen eta Mongoliako barnealdean. Gamesak 1.200 langile txinatar ditu.

Baliteke datozen hilabeteetan akordio hauek kontratu bihurtzea eta hura sinatzea. Gamesak akordio hauek lotu ditu Zapatero presidenteak Txinara egindako bidai ofizialaz babestuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea