Ekonomia -

Etxebizitzari buruzko bilkura

Babes Ofizialeko Etxea entregatuta hipoteka kitatzea onartu dute

Horrez gain, Lurzoruaren Legea aldatzeko eskaria egin diote Jaurlaritzari. Udalerri bakoitzak, bere beharren arabera, babes ofizialeko etxebizitzen eta libreen kopurua zehazteko ahalmena izango du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrean etxebizitzari buruzko osoko bilkura monografikoa egin ostean, Eusko Jaurlaritzak alor horretan gutxiegi egin duela uste du oposizioak.

Onetsitako proposamenen artean, indarrean dagoen Lurzoruaren legea aldatzeko Jaurlaritzari eginiko eskaria nabarmendu behar da.

Jeltzaleek eta PPk bultzatuta, Lurzoruaren legea aldatzeko eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari. Aldaketa hori dela eta, udalerri bakoitzak, bere beharren arabera, babes ofizialeko etxebizitzen eta libreen kopurua zehazteko ahalmena izango luke.

Horrez gain, eraikitzen diren etxebizitza publikoen erdia alokairukoak izatea onartu du ganberak. Baita hutsik dauden etxeei kanon bat ezartzea.

Goizeko eztabaidan berriz, sozialistek ez beste talde guztiek eginiko kritikek Iñaki Arriola Etxebizitza sailburua izan dute jo muga.

Lehentasunezko kide duten popularrak ere kritiko jaurlaritzaren jardun dira etxebizitza politikarekin.

Arriola sailburuak eskua luzatu die talde guztien adostasuna lortzeko. Eta datuak ere mahai gainean jarri ditu kritikei aurre egiteko. Esaterako, iaz babes ofizialeko 5.000 etxebizitza hasi zirela eraikitzen Euskadin, libreen bikoitza, eta hori ez dela inoiz gertatu, sailburuaren hitzetan.

Hala ere, krisia dela eta, diru gutxiago dagoela aitortu du sailburuak.

Gobernua gehiago zorpetu gabe helburuak lortzeko, kanpoan inbertsio pribatuen bila dabiltzala aurreratu du Arriolak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea