Ekonomia -

Lan-hitzarmenagatik

Jantokien grebak eragin handiagoa izan du Bizkaian eta Gipuzkoan

Grebak % 60ko jarraipena izan du. Mobilizazioekin aurrera jarraituko dutela iragarri dute sindikatuek, azpikontratatutako enpresek eta Jaurlaritzak hitzarmena sinatzen duten arte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko jantoki publikoetan LAB, ELA eta UGT sindikatuek deitutako grebak eragin handiago izan du Bizkaian eta Gipuzkoan, Araban baino, LAB jakinarazi duenez.

Mobilizazioekin aurrera jarraituko dutela iragarri dute sindikatuek, azpikontratatutako enpresek eta Jaurlaritzak hitzarmena sinatzen duten arte.

Grebak % 60ko jarraipena izan du Bizkaian eta Gipuzkoan; Arabari dagokionez, sindikatuok esan dute ez dutela horren inguruko daturik.

Langileen (4.500 lagun) erantzuna azpimarratu dute sindikatuek, eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako "gehiegizko" gutxieneko zerbitzuak gaitzetsi dituzte.

Sektoreko langileek Eusko Jaurlaritzako Bilboko egoitzaren aurrean egin dute protesta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea