Ekonomia -
Txinan
Zapatero: 'Garapen ekonomikoak oinarrizko eskubideak bete behar ditu'
"Gizakiak beti jarraitu behar duen bidea hori da" adierazi du Rodriguez Zapaterok Txinan, Ekonomiaren Boao Foroan egindako agerraldian.
Erredakzioa
Txinako garapen ekonomikoak "inklusioaren bidea" jarraitu behar duela adierazi du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak. Eta horrela "elkartasunaren, elkarrizketaren, bakearen, askatasunen eta oinarrizko eskubideen bidetik zabalduko da", gaineratu du.
Txinako herri- errepublikako presidentea buru duen Boao Ekonomia Foroan egin ditu adierazpenok Zapaterok. Bera izan da Europar Batasunetik gonbidatu duten lider bakarra. Espainiako presidenteak "gizakiak beti jarraitu beharreko bidea" hori dela azpimarratu du.
Txinako Hainan uhartean ospatutako ekitaldian Asiaren botere ekonomikoa goraipatu du Zapaterok. "Munduko ekonomiaren nondik norakoa baldintzatzen du", adierazi du eta Espainiak "munduko bederatzigarren potentzia izaten jarraitzeko" azken 30 urtetan egindako esfortzua ekarri du gogora.