Ekonomia -

Ministroen Kontseilua

AHTren Elorrio-Atxondo tartea egiteko 54 milioi onartu ditu Gobernuak

2,6 kilometroko luzera du tarteak, hiru zubi ditu eta Elorrioko udalerria zeharkatzen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elorrio-Atxondo Abiadura Handiko Trenaren (AHT) tarteko plataforma egiteko obrak lizitatzea baimendu dio gaur Sustapen Ministerioari Ministroen Kontseiluak. Lanek 54,5 milioi euroko aurrekontua izango dute.

Ministroen Kontseiluaren arabera, tarteak 2,6 kilometroko luzera du, hiru zubi ditu eta Elorrioko udalerria zeharkatzen du.

Ibilbidean Kinatoi zubia (880 metroko luzera), Zabaleta ibaia zeharkatzeko beste zubi bat (320 metroko luzera) eta Larrazabal erreka gainditzeko beste bat (200 metrokoa) egin beharko dute.

Prentsa oharraren arabera, Gasteiz-Bilbo lotzen dituen 90,3 kilometroko tartean, 49 kilometrotan plataforma egiteko lanean ari dira.

Gainera, 49 kilometro horietan 21 tunel eta 29 zubi egiten ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea