Ekonomia -

Cebek patronalaren batzarra

'Erakundeetan egonkortasuna' mantentzeko konpromisoa hartu du Urkulluk

Bestalde, Iñaki Garciñuno Cebek patronaleko presidenteak Euskadiko egonkortasun politikoa aldarrikatu du: "lidergo argiak, epe luzeko ikuspegia eta transbertsalitatea akordioetan".

Iñigo Urkullu, Reyes Maroto eta Iñaki Garcinuño. Argazkia: EFE/LUIS TEJIDO
Iñigo Urkullu lehendakaria, Reyes Maroto ministroa eta Iñaki Garcinuño Cebekeko presidentea.
Iñigo Urkullu, Reyes Maroto eta Iñaki Garcinuño. Argazkia: EFE/LUIS TEJIDO

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Erakundeetan egonkortasuna" mantentzeko konpromisoa hartu du Iñigo Urkullu lehendakariak enpresaburuen aurrean, inbertsioak egiteko erabakiak hartzea errazteko.

Cebek Bizkaiko patronalak batzar nagusia egin ondoren, lehendakariak hitza hartu du mahai-inguru batean. Erakunde publikoen eta ekonomia produktiboaren arteko "hurbiltasuna" Euskadiko politika ekonomikoaren giltzarrietako bat dela azpimarratu du Urkulluk.

"Oinarri industrial, lehiakor, ireki eta berritzaileko ekonomia produktibo baten" aldeko apustua egin du buruzagiak, "etorkizuneko garapenaren giltza delako".

2018an EAEko ekonomia bosgarren urtez jarraian hazi (% 2,8) zela gogorarazi du lehendakariak. Eusko Jaurlaritzako aurreikuspenen arabera, aurten 14.900 lanpostu sortuko dira, eta 12.500 gehiago datorren urtean.

Duela bost urte Exekutiboak hartutako erabakiak goraipatu ditu lehendakariak, ekimen publiko eta pribatua "norabide berean" jarri zituztelako. Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Plana; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua; heziketa dualaren aldeko apustua eta Nazioartekotze Partzuergoa eredu bezala jarri ditu.

Hazkunde jasangarri eta kalitatezko enplegua sendotzeko, hezkuntza "funtsezko palanka" dela uste du Urkulluk. 2020an 25 eta 64 urte bitarteko biztanleriaren % 55ek hirugarren mailako (unibertsitarioak) ikasketak izatea helburu bezala jarri du agintariak.

Gainera, gero eta emakume gehiagok ikasketa zientifiko eta teknikoak egitea nahi du Urkulluk.

Aldez aurretik, Iñaki Garciñuno Cebek patronaleko presidenteak Euskadiko egonkortasun politikoa aldarrikatu du: "lidergo argiak, epe luzeko ikuspegia eta transbertsalitatea akordioetan".

Garciñunoren ahotan, Espainiako "gobernagarritasun zailaren" aurrean, "erantzuna alderdien esku dago", "Estatu ikuspegiarekin eta ongizateagatik, negoziazioa eta akordioak" eskatu dizkie.

Kontzertu Ekonomikoa Euskadi Estatuarekin "lotzeko ezinbesteko osagaia" dela azpimarratu du patronaleko buruzagiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa CEBEK Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak