Ekonomia -
Lan istripua
Larri zauritu da Nafarroan, telefono-zutoin batetik erortzean
Buruan kolpe handia hartu eta konortea galdu du langileak, baina, minutu batzuk beranduago konortea berreskuratu du. Kolpearen ondorioz, gorputz-adarretan ere zauriak pairatu ditu.
Erredakzioa
55 urteko gizonezko bat larri zauritu da gaur eguerdian Nafarroan, Baztango bailarako Antzialde auzoan lanean ari zenean telefono-zutoin batetik erori denean.
Buruan kolpe handia hartu eta konortea galdu du langileak, baina, minutu batzuk beranduago konortea berreskuratu du. Kolpearen ondorioz, gorputz-adarretan ere zauriak pairatu ditu.
Nafarroako Larrialdi Zerbitzuak helikoptero bat bidali du istripua izan den tokira, arratsaldeko 14:32etan. Gizonezkoa Nafarroako Hospitalera eraman dute.
Antza, istripua izan den unean telefono-zutoina erditik apurtu da. Ondorioz, langilea sei metroko altueratik erori egin da.