Ekonomia -

lan-istripua

Behargin bat hil da Zarautzen garabi batetik behera erorita

Istripuan, gainera, garabia ere erori da, eta beste langile bat zauritu du.

Istripua izan den lekua, Zarautzen. Argazkia: EiTB.
Lan istripua, Zarautzen
Istripua izan den lekua, Zarautzen. Argazkia: EiTB.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da Zarautzen garabi batetik behera 30 metro erorita. Istripuan, garabia ere lurrera erori da eta beste pertsona batek zauri arin bat jasan du, bizkarrean kolpea jaso baitu.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 14:05ean gertatu da Zarauzko Añorbe auzoan.

Istripuaren nondik norakoak argitu behar dituzte oraindik. Behargina garabiko kontrapisuak aldatzen ari zen lurrera erori denean; istripuan jasotako zaurien ondorioz zendu da. Gainera, garabia etxola baten gainera erori eta beste lagun bat zauritu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gaurko albisteak Gipuzkoa Zarautz argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Eguneko albisteak