Ekonomia -
Eustaten martxoko datuak
EAEko hoteletan bidaiarien kopurua % 8 igo da martxoan
Bestalde, nekazalturismoetan behera egin du bisitari kopuruak; 8.555 bidaiari erregistratu ziren martxoan, duela urtebete baino % 13 gutxiago
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan 175.399 bidaiari erregistratu ziren martxoan, lehengo urtean baino % 8 gehiago, Eustaten datuen arabera. Araban % 5 egin dute gora, % 16 Bizkaian eta Gipuzkoan berdin mantendu dira.
Espainiako gainerako erkidegoetatik etorritako bidaiari kopurua % 7 igo da eta atzerritik datozenak, berriz, % 12.
Estatutik etorritako bidaiariek Araban (% 10) eta Bizkaian (% 13) areagotu dute gehien beren presentzia. Gipuzkoan, berriz, % 7 jaitsi da. Atzerritarren kopurua hoteletan % 13 igo dira Bizkaian eta Gipuzkoan % 22, baina Araban % 18 jaitsi da.
Beste erkidegoetako bidaiariei dagokienez, gorakada nabari da Kataluniatik, Gaztela-Mantxatik, Kantabriatik eta Aragoitik datozen bidaiarien artean. Beherakada, aldiz, Madril, Gaztela eta Leon, Errioxa eta Extremaduratik datozenei dagokienez.
Atzerritarren artean batez ere Frantzia, Italia, Portugal eta Iberoamerikatik datozenak ugaritu dira eta behera egin dute Alemaniatik, Erresuma Batutik eta Danimarkatik bisitatzen gaituztenek.
Martxoan Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan 314.789 lagunek igaro zuten gaua, iazko urtearekin alderatuta % 9 gehiago. Araban % 10 egin du gora, % 17 Bizkaian eta Gipuzkoan, ostera, % 1 jaitsi da.
NekazalturismoakBestalde, EAEko nekazalturimoetan 8.555 bidaiari erregistratu ziren martxoan, iazko hilabete berarekin alderatuta % 13 gutxiago. Bizkaian egin du behera gehien, % 15, % 10 Araban eta % 13 Gipuzkoan.
Orotara 18.227 lagunek pasatu zuten gaua establezimendu horietan, iaz baino % 16 gutxiago. Lurraldeka aztertuz gero, Araban % 22ko jaitsiera izan zen, % 10ekoa Bizkaian eta % 17koa Gipuzkoan.
Bidaiari bakoitzak 2,13 egun igaro ditu Euskadiko nekazalturismoetanaurten, batez beste; iaz 2,21 egun izan ziren, % 4 gehiago beraz.
Araban % 13koa izan da jaitsiera, eta 2,06 egun igaro dituzte batez bes. Gipuzkoan % 5 jaitsi da 2,06 egun izan dira; Bizkaian, % 6ko igoera izan da 2,33 egunez gelditu dira horrelako establezimenduetan joandakoak.