Ekonomia -

gizartean inklusioa lortzeko

Nafarroako Gobernuak 2019-2025 Desgaitasunerako plana onartu du

Nafarroan 32.000 pertsonak baino gehiagok dute desgaitasunen bat, biztanleriaren % 5a, hain zuzen.

Miguel Laparra. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Miguel Laparra
Miguel Laparra. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak 2019-2025 Desgaitasunerako plana onartu du asteazken honetako bilkuran. 668 milioi euro bideratuko ditu desgaitasunen bat duten pertsonek ere gizartean inklusio osoa lortzeko helburuarekin zein autonomia pertsonala eta bizitza kalitatea ahalik eta hoberena eskuratuz.

Miguel Laparra Nafarroako Giza Eskubideetako presidenteordearen esanetan, Nafarroan 32.229 pertsonek dute desgaitasunen bat, biztanleriaren % 5a, hain zuzen; eta, horrenbestez, horiei zuzenduta dago ekimena.

Ekimenean profesionalek, familiek eta kaltetuek ere parte hartu dute; guztira, mila lagunek parte hartu dute.

Laparraren esanetan, desgaitasuna nagusi izango da biztanleriaren zahartzean; eta, horrenbestez, desgaitasunen bat duen taldearen kopuruak gora egingo du eta horri aurre egiteko politikak garatu eta planifikatu behar dituztela ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizarte zerbitzuak berriak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Dibertsitate funtzionala