Ekonomia -

Operazioa

Orkli gipuzkoar kooperatibak Giordano talde italiarraren % 45 erosi du

Operazio honekin, Mondragon Korporazioko kooperatibak elektronikaren munduan egin du barrena.

Mondragon Korporazioaren parte da Orkli kooperatiba
Mondragon Korporazioaren parte da Orkli kooperatiba
Mondragon Korporazioaren parte da Orkli kooperatiba

AGENTZIAK | ERREDKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mondragon Korporazioan sartuta dagoen Orkli kooperatiba gipuzkoarrak Gruppo Giordano italiar konpainiaren %45 erosi du.

Giordano ingeniaritza elektroniko taldea 2004an sortu zen, egun 160 langile ditu, eta 2018an 20 milioi euro inguruko fakturazioa lortu zuen. Egoitza nagusia Italiako iparraldean du, Veronan, eta ekoizpen lantegi bat du Errumanian.

Mondragonek jakinarazi duenez, Orkli kooperatiba munduko liderra da gas segurtasunean eta erreferentea ur berokuntzaren eta home confort sektorean, eta talde italiarraren kapital zati bat erosiz, "bete-betean sartu da elektronikaren negozioan".

Italiako enpresak kontrolerako sistema elektroniko berritzaileak diseinatu eta fabrikatzen ditu kalefakzio, aireztapen eta aire egokituko sistemetarako (HVAC), bizitegietako energia kudeatzeko eta OEM errekuntza kontrolatzeko sistemetarako, besteak beste.

Patxi Lopez Urkiola Orkliko zuzendari nagusiaren  hitzetan, "gure plan estrategikoaren bide orriari jarraitzen diogu, hor adierazi baikenuen proaktiboak izango ginela eragiketak eta aliantzak egiteko, gure negozioa etorkizunean garatzeko aukera berriak sortzeko.

Halaber, Bruno Giordano Gruppo Giordanoko sortzaile eta zuzendari nagusiak  adierazi duenez, "beti uste izan dugu sinergiak sortzea erantzun egoki bat dela gero eta dinamikoagoa den merkatu globalerako. Orklik aukera ematen digu gure errekuntza teknikak perfekzionatzeko, egokitzapen automatikorako sistemak hobetzeko, etxeko kalefakzio sistemen igorpen kutsatzaileak murrizte aldera".

Orkli 1974an sortu zen, eta egun 1.100 langile ditu Ordizian (Gipuzkoa) Italian, Txinan eta Brasilen. 250 milioi euroko salmentak ditu, eta bere produkzioaren % 80 baino gehiago esportatzen du. Munduko liderra da gas segurtasunaren merkatuan, eta mundu mailako erreferentzia ur berokuntzaren eta konfortaren sektorean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Mondragon korporazioa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak