Ekonomia -
Martxoko datuak
Estatuak iaz baino % 20 defizit gutxiago pilatu du
Martxoa arte 6.900 milioi euroko defizita zenbatu dute, BPGren % 0,64.
Erredakzioa
Estatuak 6.900 milioi euroko defizita pilatu du martxoa arte, BPGren % 0,64 eta iazko epe berean baino % 20 gutxiago, Carlos Ocaña Estatuaren Ogasun idazkariak gaur jakitera eman duenez.
Balantze hori lortzeko 27.845 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu, 2010ean baino % 12,4 gutxiago, eta 34.745 milioi euroko gastua, % 14,1 gutxiago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea