Ekonomia -
Murrizketak
Nokiak 7.000 lanpostu suntsituko ditu
4.000 langile kaleratu egingo ditu, eta beste 3.000ak Accenture konpainiara eramango ditu.
Erredakzioa
Nokia sakelako telefonoen ekoizle finlandiarrak iragarri du lantaldea 7.000 lanpostutan murriztuko duela 2012 urtea arte. Hain zuzen ere, 4.000 langile kaleratu egingo ditu, eta beste 3.000ak Accenture enpresara eramango ditu, Symbian sistema-eragilearen ekoizpena enpresa horretara eraman nahi baitu.
Konpainiak zehaztu duenez, murrizketa handienak Finlandian, Erresuma Batuan eta Danimarkan egingo dituzte.
Horrela, 2013 arte 1.000 milioi euro aurreztu nahi ditu.
Aipatu 7.000 langileak 2011ko amaiera arte geratu ahalko dira lanpostuetan, murrizketa plana "urratsez urrats" ezarriko baitute, 2012ko amaiera arte.
Nokiak 231 milioi euroko mozkinak izan ditu aurtengo lehen hiruhilekoan, hots, iaz baino % 32 gehiago. Salmentak, gainera, % 9 hazi dira.