Ekonomia -

Lan-osasunaren Eguna

Laneko osasuna eskatzeko mobilizazioak deitu dituzte sindikatuek

Delegatuen batzarra eta manifestazio bat egingo ditu CCOO sindikatuak ostegun honetan, Bilbon. Bestalde, UGTk elkarretaratzea egingo du Moyua plazan, 12:00etan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laneko Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguneko ekitaldiak Bilbon egingo ditu CCOO sindikatuak ostegun honetan. Unai Sordo sindikatuko idazkari nagusiak eta Jesus Uzkudun Lan-osasuneko arduradunak delegatuen batzar batean eta manifestaldi batean parte hartuko dute, "Gaixotasun profesionala existitzen da. Ezkutatzeko negozioari ez" lelopean.

Gaixotasun profesionala "kasu gehienetan ezkutatu egiten" dela salatu nahi du aurten Euskadiko CCOOk, "gaixotasunen biktima ugari utziz, eta mutuak zein prebentzio zerbitzuak erantzukizun moral eta ekonomikotik askatuz".

Zentzu horretan, Osakidetzako "kudeatzaile politikoen arduragabekeria" salatu du Uzkudunek. Izan ere, 2010ean "gaixotasun profesionaleko 57 kasu baino ez zituzten jakinarazi", CCOOko ordezkariaren hitzetan.

Sindikatuaren batzarra Bilboko Bizkaia Aretoan hasiko da 10:00etan. Bien bitartean, manifestaldia Abandoibarratik abiatuko da 12:00etan.

UGT

Bestalde, argazkien bidez lan-arriskuak salatu eta lan-istripuan hildako langileak gogoraraziko ditu UGT sindikatuak Bilbon, Laneko Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunean.

Elkarretaratzea egingo dute Bilboko Moyua plazan, 12:00etan. Damaso Casado UGT-Euskadiko idazkari nagusia eta Esperanza Morales Lan-osasuneko idazkaria bertan izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea