Ekonomia -
Ekonomia Ministerioa
Erkidegoen defizita BPGren % 1 izan beharko da 2014an
Elena Salgadok zuzentzen duen Ministerioak 2011ko eta 2012ko konpromisoak mantentzen ditu BPGren % 1,3an. 2013an erkidegoek % 1,1eko defizita izan behar dute.
Erredakzioa
2014an erkidego autonomoek % 1eko defizita izan beharko dute gehienez jota, Ekonomia Ministerioak jarritako mugaren arabera. Horrela, Europar Batasunarekin hartutako konpromisoa bete ostean gastua murrizten jarraitzea eskatu die erkidegoei Espainiako Gobernuak.
Inmaculada Garcia Murtziako ekonomia kontseilariak zifra jakinarazi du Zerga Politikako Kontseiluaren bilerako atsedenaldian. 2014ra bitarteko defizitaren helburuak jakitera eman die erkidegoei Elena Salgado ministroak.
2011ko eta 2012ko konpromisoak BPGren % 1,3an mantentzen ditu Gobernuak. 2013an erkidegoek % 1,1eko defizita izan behar dute.
Helburua: 2013
Administrazioen defizita BPGren % 3ra murriztu behar du Espainiak 2013an.
Aurten Espainiako defizita BPGren % 6an amaitu behar du. Ekonomia Ministerioaren arabera, erkidegoek konpromisoak betetzen baldin badituzte helburua lortuko da.
Bestalde, Madrili, Kataluniari, Murtziari eta Balear Uharteei lehiakortasun fondoa ematea arbuiatu du Salgadok.