Ekonomia -
Hezkuntza
Irregulartasunak salatu ditu Bigarren Hezkuntza eta LHko LPEko Kaltetuen Plataformak
"Hondamena" azaldu du, Eusko Legebiltzarrean, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Enplegu Publikoaren Eskaintzako Kaltetuen Plataformak.
Agentziak | Erredakzioa
2018ko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako LPEn izandako "irregulartasunak" salatu ditu Enplegu Publikoaren Eskaintzako Kaltetuen Plataformak, Eusko Legebiltzarrean.
Hezkuntza Batzordean hitz egin du plataformak. Bertan, iazko Bigarren Hezkuntzako eta LHko oposaketetan gertatutakoa azaldu du.
LPEko Kaltetuen Plataformak salatu duenez, Legebiltzarrera igorritako dokumentazioaren bidez, 2018ko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako oposaketetan esleitu gabeko lanpostuak geratu ziren, "oposaketa fasea osatzen duten bi azterketetako lehenengoan izandako ez gai kopuru handien ondorioz".
Talde horren arabera, gertatutakoa "zabalegiak ziren gaitegiek, azterketa bukaezinek, zuzenketa zentzugabeek eta gaizki euskaratutako azterketek eragindako hondamenaren ondorio gordina" da.
Gainera, azterketen "gardentasun falta eta subjektibotasuna" salatu du, baita "onartezintzat" hartu dituzten "gaitegi zaharkituak" ere.