Ekonomia -
Aste Santuko oporren ondoren
Lanuzte gehiago deitu dituzte EAEko eskola publikoetako jantokietan
ELA, LAB et UGT sindikatuek deitu dute greba, baina ESK-k ere bat egin du. Aste Santuko oporraldiaren ostean, hau da, maiatzaren 2, 3, 4, 5 eta 6ean egingo dituzte lanuzteak.
Erredakzioa
EAEko ikastetxe publikoetako jantokietan greba deialdi berria egin dute ELA, LAB eta UGT sindikatuetako ordezkariek. Maiatzaren 2tik 6ra egingo dituzte lanuzteak, hain zuzen ere. Gainera, ESK zentralak ere bat egin du.
EAEko eskola publikoetako jantokietako langileek maiz egin dituzte lanuzteak bidezko konbenio bat aldarrikatzeko, azkena, joan den apirilaren 14an. Baina sindikatuek eta enpresek ez dute inolako aurrerapausorik lortu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea