Ekonomia -

Emaitza ekonomikoak

Bilboko Zezen Plazak 277.000 euro galdu ditu 2018an

Bestalde, korriden atalean, 2,1 milioi euro gutxiago bildu ditu, 2017n baino % 1,18 gutxiago.

Vista Alegre zezen plaza. Argazkia: Jon Arrue
Vista Alegre zezen plaza
Vista Alegre zezen plaza. Argazkia: Jon Arrue

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Zezen Plazak 277.000 euro galdu ditu 2018an, aurreko urteko datuekin alderatuta. EH Bilduk eskatuta Tomas del Hierro Zezen Plazako Administrazio kontseiluko kudeatzaile nagusiak eta Segurtasun Saileko jarduneko zinegotziak azaldu duenez, korriden ondorioz 2.145.000 euro bildu dituzte 2018an; 2017an, berriz, 2.171.000 lortu zituzten, beraz, % 1,18 gutxiago lortu dute atal horretan.

Diru-sarreren harira, 3.172.000 euro lortu dituzte, 2017an lortutako 3.181.000 euroekin alderatuta. Gastuak, berriz, 2.574.000 eurokoak izan dira 2018an, 2017an baino 62.000 euro (% 2,5) gehiago, urte hartan 2.511.000 euro lortu baitzituzten.

Ikusle kopuruaren harira, Del Hierrok azaldu du 49.715 lagun izan direla 2018an Vista Alegren; 2017an, berriz, 48.816 izan ziren, hau da, 909 ikusle (% 1,86) gehiago.

Galerak Zezen Plazako Administrazio Batzordeak ordainduko dituela azpimarratu du Del Hierrok, 1.300.000 euroko soberakina baitute.

Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotziaren esanetan, "argi dago zezen plazak porrot egiten duela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak