Ekonomia -

Lehiari buruzko eztabaida

Marcillak Nespresso makinarentzat kapsulak jarri ditu salgai Espainian

Nespressok ez du, Frantzian egin zuen bezala, Marcilla salatuko duen baieztatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sara Lee multinazionalaren Marcilla etxeak Nespresso kafe makinan erabili daitezkeen dosi bakarreko 6 milioi kapsula salgai jarri ditu, Espainian, eta dagoeneko, besteak beste, Carrefour, El Corte Ingles, Hipercor eta Consum supermerkatuetan eskuragarri daude.

Produktu berriak L''rome Espresso izena izango du eta sei mota desberdin eskainiko ditu. Marcillaren hamar kapsulako kaxak 2,99 euroko prezioa izango du, Nespressoren kopurua berdinarekin alderatuz gero, % 14,5eko beherapena izango du.

Produktu hori merkaturatu duten hirugarren herrialdea da Espainia; izan ere, Frantzian L''Or Espresso izenarekin kaleratu zuten eta 175 milioi kapsula saldu dituzte dagoeneko. Herbehereetan, berriz, 2010eko abenduan jarri zituzten salgai.

Nespressok ez du, Frantzian egin zuen bezala, Marcilla salatuko duen baieztatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea