Ekonomia -

GREBA

Gipuzkoako zahar-etxeetako langileek kanpaldia egingo dute Boulevardean

Grebalariek uztailaren 4tik 6ra egindo dute honako protesta Donostiako Boulevardean euren aldarrikapenak ezagutzera emateko.

Erresidentzietako langileak greban. Argazkia: EiTB
Erresidentzietako langileak greban. Argazkia: EiTB
Erresidentzietako langileak greban. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako zahar-etxeetako langile grebalariek kanpaldia egingo dute Donostiako Boulevardean uztailaren 4ean, 5ean eta 6an euren aldarrikapenak ezagutzera emateko. Uztailaren 12an bukatuko dute ekainaren 17an hasitako 26 egunetako geldialdia.

ELAko arduradun Txomin Lasak azaldu duenez, Gipuzkoako zahar-etxeetako langileek "oso indartsu" amaitu dute aste honetan egin duten karabana. Gaur, amaitzeko, martxa egin dute Txaratik (Intxaurrondo) Aldundiaren egoitzara Gipuzkoa plazan.

Lasak azpimarratu duenez, "emakume hauen sektorea duintzeko urte askotan lan egiten aritu ostean, ez dago geldituko zaituen inor".

Lasak Aldundia "negozio jakin batzuetan dirua mantentzeko borrokan" dabilela kritikatu du. Langile hauek, baina, "baldintza duinak" izateko borrokan dabiltza, soldata eta zaintza duinenak izateko. "Egun, zahar-etxeetan ez da 90 minutu baino gehiagoren zaintza ordaintzen, eta egunean zaharrak 22,5 ordu daude izkina batean baztertuta langileek ez dutelako eurekin denbora pasatzeko tarterik", gogorarazi du.

Bestalde, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiari "ongi etorria" eman dio, ostiralean berriro aukeratu zutelako. Bere jarrera aldatuko dela espero du, "orain arte arduragabe hutsa izan delako".

Olanok ostiralean, inbestidura ekitaldian, iragarritakoari ere egin dio erreferentzia. Izan ere, ahaldun nagusiak iragarri zuen zahar-etxeetan 500 plaza berri eskainiko direla, eta Lasak uste du "oso ondo dagoela" hori, "baina ez zahar-etxeak CIE bihurtzeko”. "Zaharrak edozein eratan pilatzeko ez ditugu zahar-etxeak nahi", azaldu du.

Beraz, zera eskatu dio Foru Gobernuari: "Arazo hau konpondu, finantzatu eta hortik aurrera behar diren plazak zabaltzeko, beti ere, duintasuna ardatz izanik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Eusko Langileen Alkartasuna albisteak Grebak albisteak Gizartea albisteak Ekonomia EAJ Eguneko albisteak Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak