Ekonomia -

Aparkalekua dohainik

Donostiako egoiliarrek edozein TAO gunetan aparkatu ahal izango dute udan zehar

Uztailaren 1etik irailaren 30era Donostiako hiritar guztiek aparkaleku mugatuko guneetako edozein sektoretan aparkatzeko baimena izango dute udaz erabat gozatzeko.

TAO Donostia. Argazkia: EiTB
TAO Donostia. Argazkia: EiTB
TAO Donostia. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten Donostiako hiritar guztiek baimena izango dute euren ibilgailuak aparkaleku mugatuko guneetako edozein sektoretan aparkatzeko. Baimena, astelehenetik, uztailaren 1etik, irailaren 30era (bi egunak barne) izango da, eta destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinak izango dituzte.

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, neurri hau hartu du hirian udan izango diren ekitaldiak (Jazzaldia, Donostiako Klasikoa, Aste Nagusia, Zinemaldia) eta egingo diren hainbat pelikulen filmatzea dela eta.

Hala ere, zehaztu du egoiliar hauek ezin izango dutela beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan), araututako ordutegiaren barnean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Uda TAO albisteak