Ekonomia -
Lehen hiruhilekoko datuak
Sektore txikizkariaren salmentak % 1,8 murriztu dira Euskadin
Kontsumorako Bestelako Gaien sektorea da salmentak handitu dituen bakarra, % 2,3. Ginontzekoen kasuan (Elikadura, Pertsonen Ekipamendua, Etxeko ekipamentua, e.a.) jaitsierak izan dira.
Erredakzioa
EAEko sektore txikizkariaren salmentek behera egin dute % 1,8 2011ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko denbora epe berdinarekin alderatuta.
Salmentak, zerbitzuguneak alde batera utzita, % 2,9 jaitsi dira aurreko urteko epe berdinarekin konparatuta, Eustatek zabaldutako datuen arabera.
Sektoreka, merkataritza txikizkari berezituaren salmentak % 1,3 jaitsi dira lehen hiruhilekoan. Berezitu gabekoaren kasuan, jaitsiera % 2,5ekoa izan da 2010eko denbora epe berdinarekin alderatuta.
Berezitu gabeko merkataritza txikizkariaren barruan, Bestelako Kontsumo Gaien sektorea nabarmendu behar da, salmentek gora egin baitute % 2,3.
Gainontzeko sektoreetan jaitsierak izan dira. Elikagaietan % 2,6 murriztu dira, Pertsonarentzako Ekipamenduan % 3, eta Etxeko Ekipamenduan % 0,8.