Ekonomia -
Lan gatazka
Eskoletako jantokien grebak beste astebete iraun dezake
Soldatak Hezkuntza Sailaren ardurapean daudenekin parekatzea eskatzen dute langileek.
Erredakzioa
Euskal sare publikoko eskola jantokietan izandako greba beste astebete luzatu daiteke. Lan gatazka honen konponbidean aurrera pausorik ezean, erabakia ziurtzat ematen da; asanblearen berrespena baino ez da falta.
ELA, LAB, eta UGTk sindikatuek 4.500 langile grebara deitu dituzte eta egoerak 2 eta 16 urte bitarteko 90.000 ikasleengan eragina izaten ari da.
Goizean, langile talde bat Eusko Jaurlaritzako Bilboko egoitzan bildu dira Exekutiboa gatazkaren konponketan parte hartzeko exijitzeko. Soldatak Hezkuntza Sailaren ardurapean daudenekin parekatzea eskatzen dute.
Zuriñe Andres bozeramaileak eta LABeko kideak komunikatu bat irakurri du. Bertan astebeteko grebaren balantze positiboa egiten dute eta enpresen "inmobilismoak" negoziazioak aurrera egitea oztopatzen duela salatu dute. Hurrengo bileta maiatzaren 10erako deitu dute.