Ekonomia -

435 milioi euro

'Rover auzi'ko dirua epeka itzultzea eskatuko dio Gobernuari Arabak

Arabako Foru Aldundiaren ordainketa "ahalik eta zatikatuena" izatea adostu dute Eusko Jaurlaritzak eta hiru diputazioek bilera batean. Posible bada, 2012tik aurrera ordaintzen hastea proposatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Foru Aldundiak Ekonomia Ministerioari ''Rover auziko'' dirua itzultzeko ordainketa "ahalik eta zatikatuena" eskatzea adostu dute gaur hiru diputazioek eta Eusko Jaurlaritzak. Era berean, posible baldin bada, 2012tik aurrera ordaintzen hastea erabaki dute, egungo aurrekontuari kalterik ez egiteko.

Ekonomia Saileko iturriek azaldu dutenez, hiru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak akordio hori lortu dute Ogasuneko arduradunek eta Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak egindako bileran.

''Rover auzia'' dela-eta euskal erakundeek Estatuari 435 milioi euro itzuli behar dizkiotela erabaki du Auzitegi Gorenak eta epaiaren berri izan eta berehala bilera deitu dute euskal erakundeek.

Arabako Foru Aldundiaren ordainketa "ahalik eta zatikatuena" izatea eskatzea adostu dute Eusko Jaurlaritzak eta hiru diputazioek bileran. Posible bada, 2012tik aurrera ordaintzen hastea proposatu dute, egungo aurrekontua kaltetzeko.

Agirre

EAEko Kontzertu Ekonomikoa "epaitegietako interpretazioen menpe izaten jarraitzen" duela salatu du Xabier Agirre Arabako diputatu nagusiak.

Gainera, Gorenaren epaia "albiste txarra" dela azpimarratu du diputatu nagusiak, "arabarren eta euskal herritarren interesen aurkakoa delako".

Sententzia "hauteskunde-kanpainaren lehen egunean argitaratzea" kritikatu du Agirrek, eta "aspektu politikoan borroka egitearen" alde egin du eta Estatuko Haziendarekin "berriz negoziatzea" eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea