Ekonomia -

Aurrekontuak

Gastu arruntak % 0,6 murriztu zituen iaz Eusko Jaurlaritzak

Jaurlaritzaren gastu arruntak % 0,6 gutxitu zituen 2010. urtean Lopezen Gobernuak. Horrez gain, funtzionamendurako gastuek ere % 0,2 egin zuten behera, behin Aurrekontuen % 95,3 beteta zegoenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzaren gastu arruntak % 0,6 gutxitu zituen 2010. urtean Patxi Lopezen Gobernuak. Horrez gain, funtzionamendurako gastuek ere % 0,2 egin zuten behera, behin Aurrekontuen % 95,3 beteta zegoenean.

Ogasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, aurreko urteko datuekin alderatuta, bost puntuko hobekuntza suposatzen dute 2010eko datuek. Gastu arrunten baitan, langileak ordaintzeko datuen beherakada azpimarratu du Jaurlaritzak (% 0,8).

Bestalde, inoiz izandako "daturik altuena" lortu zuten iaz Eusko Jaurlaritzaren inbertsio errealek. % 23,6 hazi ziren, eta 433 milioi eurotan kokatu ziren.

Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Aldundiek egindako inbertsio errealek % 14,3ko jaitsiera izan zutela nabarmendu du Jaurlaritzak. Orotara 556 milioi eurotan kokatu ziren.

Foru Aldundien gastu arruntak igo egin zirela (% 0,6) eta langileei ordaintzeko gastuek ere gora egin zutela (% 0,3) salatu du Jaurlaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea