Ekonomia -

LAN PREKARITATEA

Bilbao BBK Live jaialdiko langileen lan baldintzak salatu ditu LABek

Sindikatuaren esanetan, orduko lau euro edo gutxiago jasotzen dute 12 ordu edo gehiagoko lanaldien truke.

Bilbao BBK Live jaialdia, airetik ikusita. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia
Bilbao BBK Live jaialdia, airetik ikusita
Bilbao BBK Live jaialdia, airetik ikusita. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbao BBK Live jaialdiko langileek pairatzen dituzten lan baldintza prekarioak salatu ditu LAB sindikatuak. Atzo hasi eta larunbatera bitartean, hiru egunez, egingo da musika jaialdia Kobetamendin. Sindikatuaren arabera, orduko lau euro edo gutxiagoko soldata jasotzen dute 12 ordu edo gehiagoko lanaldien truke.

Hedabideetara zabaldutako ohar batean LABek azaldu duenez, kasu askotan "enpresa horiek ez dituzte kontratuak egiten eta arduragabekeriaz eta inpunitate osoz jokatzen dute, izugarrizko kontrol falta dagoelako instituzio publikoen partetik".

Horren guztiaren ardura jaialdia antolatzen duen enpresari ez ezik, Bilboko Udalari ere leporatzen dio sindikatuak. Izan ere, Bilboko Udalak 1.400.000 eurorekin finantzatu du musika jaialdiaren antolaketa eta gainera, diru publikoarekin finantzatutako zerbitzu publikoak, garraioa kasu, ekitaldi horren zerbitzura jarri ditu.

Sindikatuaren hitzetan, ez da kasu isolatu bat, "joera estruktural bati erantzuten dion errealitate bat baizik". "Subkontratatazioa, externalizazioa eta prekarizazioaren finantzaketa dira, hain zuzen ere, EAJ eta PSEk gidatutako instituzio publikoen ohiko praktika", salatu du. Halaber, neurriak hartzeko eskatu dio Lan Ikuskaritzari.

Azkenik, jaialdiko langileek eta ERAGIN Bilboko gazte prekarizatuen asanbladak dei ditzaketen mobilizazioetan parte hartzeko gonbita egin du. Gaur, bertan esaterako elkarretaratzea deitu dute EiTBren Bilboko egoitzaren atarian (San Mames), 19:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
BBK Live Bilbo berriak Langile Abertzaleen Batzordeak Lana berriak Musika Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Kultura Albisteak Sindikatuen albistea Lan gatazkak albisteak gaur Musika jaialdiak gaur