Ekonomia -

Greba jantokietan

'Erantzukizun handiagoa' eskatu die aldeei Eusko Jaurlaritzak

Hezkuntza Sailak gogorarazi du jantoki-zerbitzu hau euskal eskola publikoko 90.000 ikasle baino gehiagok erabiltzen dutela egunero eta ia 90 milioiko kostua duela diru publikoarentzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argi adierazi du enpresen eta sindikatuen ordezkarien aurrean azken aldi honetan Exekutiboak egin duen ahalegina jantokien zerbitzua hobetzeko eta "erantzukizun handiagoa" eskatu die alde biei negoziazio-akordio bat lor dezaten, oraingo ziurgabetasun egoerari amaiera emanez.

Hezkuntza Saila gaurko egunean zehar bildu da, alde batetik ikastetxe publikoetako 458 jantokietako zerbitzua ematen duten enpresekin eta, bestetik, greba konbokatu duten sindikatuekin, ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Hezkuntza Sailak gogorarazi du jantoki-zerbitzu hau euskal eskola publikoko 90.000 ikasle baino gehiagok erabiltzen dutela egunero eta ia 90 milioiko kostua duela diru publikoarentzat, honi familiek zuzenean egiten duten 30 milioiko ekarpena gehitu behar zaiolarik.

Sailak adierazi du zenbateko hori dela bere aldetik zerbitzu horrentzat erabil dezakeen muga eta, bestalde, uste du garai hauetan "ezin" zaiela "familiei esfortzu handiagoa egin dezaten eskatu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea